Esaten digute petrolio-erreserbak urritzen doazela…eta berau ordezteko bioerregaiak nahiko aukera interesgarria izan daitezke (jatorri biologikoa duten erregaiak). Gainera, badirudi aukera honek atmosferaren berotze efektua motelduko lukeela. Antza denez guztia da zuzena… Europar Batasuna hasita dago bioerregaiak ekoizten…baina ia ez daukanez laborantzako lur-sailik lehengaiak inportatu behar ditu (azukre-kanabera, palma-olioa…). Nondik? Hain zuzen ere, garapen bidean dauden hainbat herritatik…
Herrialde haietan inbertsio on bezala “sal” zitekeena… oraingoan ere, guztiz interesatua den jokamoldea baino ez da, herri haietan pobrezia areagotzen duena. Gosea eta ur eskasia eragiten ditu. Premia-premiazko elikagaien prezioa igoarazi du, izan ere, gezurra dirudien arren, auto baten depositua bete ahal izateko 200 kilo arto behar dira. Janari horrekin pertsona bat elika daiteke urtebetean. Sahara azpiko Afrikan, Asian eta Latinoamerikan maniokaren prezioa, oinarrizko elikagaia eta bioerregaia, %33 haz daiteke 2010ean eta %135 2020an. Hori ekoizteko biztanleak euren lurretatik kanporatzen dituzte (Nazio Batuek 60 milioi pertsona identifikatu ditu haien lurretatik kanporatzeko arriskuan, bioerregaien ekoizpenera dedikatzeko). Datuak argiak dira…
Ideia gehiago behar ditugu, bioerregaien ekoizpenak lurra eta pertsonak suntsitzen jarrai ez dezan. Planeta zaindu eta bertako biztanle guztien elikatzeko eskubidea errespetatzen duten alternatibak behar ditugu. Adibideren bat? “Bigarren belaunaldiko” bioerregaiak erabil ditzakegu: guztien artean batzen dituzten uzta-hondakinak, artaburuak, banana-azala… Horrek ez lituzke elikagaiak urrituko ezta haien prezioa igoko ere, aitzitik, nekazarientzat aparteko diru-sarrera izango litzateke.
Bestela, gure autoen deposituak betetzeko bidesari garestia ordainduko dugu…

Meneame
del.icio.us

Dejar un Comentario