Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

PROCLADE YANAPAY

Combatir el HAMBRE para reducir la POBREZA
GravatarEuskal Herriko Klaretar Misiolariek sortutako GGKE ONGD fundada por los Misioneros Claretianos de Euskal Herria.

estrella.jpgIlunabarrean, gure lagun bat Mexikoko hondartza bakarti batean zebilen. Ibilian-ibilian, han urrunean, beste gizon bat zetorrela ikusi zuen. Hurbildu ahala, konturatu zen bertakoa zela, eta tarteka makurtu, zerbait hartu eta uretara botatzen zuela. Behin eta berriz botatzen zituen gauza horiek ozeanora.
Gehiago hurbildu zenean, gure lagunak ikusi zuen, gizon horrek, mareak hondartzan utzitako itsas izarrak bildu eta, banan-banan, berriz uretara botatzen zituela.
Jakin-minez, gure ibiltaria gizonarengana hurbildu eta esan zion: -. -Arratsalde on, lagun. Neure buruari galdezka nator, zertan ari ote zaren.
-Itsas izarrak ozeanora itzultzen ari naiz. Orain itsasbehera dago, eta itsas izar horiek guztiak utzi ditu hondartzan. Itsasora itzultzen ez baditut, oxigeno faltaz hilko dira.
-Ikusten dut, bai –erantzun zion gure lagunak-, baina hondartza honetan milaka itsas izar egongo dira. Gehiegi dira, besterik ez. Eta seguruenik, gauza bera gertatzen ari da ehunka hondartzatan, kostalde osoan. Ez al zara konturatzen, egiten ari zarenak ez duela benetan garrantzirik?
Bertakoak irri egin zuen, beste itsas izar bat jasotzeko makurtu eta, uretara bota zuen esanez: -Honentzat behintzat bada garrantzitsua!

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>