Munduko pobreen artean gehienak emakumeak eta neskatoak dira. Ikerketek erakutsi dute, emakumeek formazio eta ezagutza gehiago dutenean, familiaren diru-sarrerak eta nutrizioa handitzen direla eta haur-heriotza gutxitzen dela. Hezkuntzak familia txikiagoak ere sortzen ditu.
Baina emakumeek eta neskatoek gizonezkoek baino aukera gutxiago dute ikasteko eta gaitzeko. Eta kultura askotan, gizonezkoek lehenago eta gehiago jaten dute, nahiz eta garapen bidean dauden herrialdeetako emakumeek lan-zamarik astunena jasaten duten. VIH/HIESak are zama handiagoa erantsi dio emakumeen zereginari. Gaixoak zaindu eta artatzeko beharrak lurrak lantzeko eta elikagaiak prestatzeko duten denbora mugatzen du. Honek familiarentzako elikadura sinpleago eta ez horren nutritibo bat dakar.

Meneame
del.icio.us

Dejar un Comentario