Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

PROCLADE YANAPAY

Combatir el HAMBRE para reducir la POBREZA
GravatarEuskal Herriko Klaretar Misiolariek sortutako GGKE ONGD fundada por los Misioneros Claretianos de Euskal Herria.

inmyname.gifEstatu Batuetako Gobernuak Fannie Mae eta Freddi Mac hipoteka agentzia, eta AIG aseguru etxea porrotetik salbatzeko, 285.000 milioi dolar erabili ditu. Urte baten buruan, soilik diru kopuru horren erdia baino apurtxo bat gehiago erabiliz, 150.000 milioi dolar, mila-urteko helburuak lortzea bermatuko lirateke: beste batzuen artean, edateko ura eskuratzea, 2015rako behartsu kopurua erdira jaistea, analfabetismoa gutxitzea,…. Milaka Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek, pobreziak eragiten dituen desberdintasunen kontra mobilizatzeko in my name kanpaina abian jarri dute.
Poteretsuen erantzuna nabarmenki desberdina izaten ari da batzuen pobreziaren aurrean eta dana izan duten porrotaren aurrean, zikoizkeria eta ezgaitasuna barne sartu – bai kantitatean baita azkartasunean ere-. Lehenengoentzat ez dago laguntzarik ala oso laguntza gutxi dago, bigarrenentzat, ostera, laguntza publikoa azkarra eta oparoa.
Gure herrian ere, atzeraldi-aurrekontu batzuk aurkeztu dizkigute, eta nahiz eta aurretik bizi izandako boomaren irabaziak norbanako batzuk gelditu izana, orain guztioi finantza-kristal apurtuak ordaintzea tokatzen zaigu: lanbide murriztapena, soldaten moderazioa, kale-jartze merkeagoak, aurrekontu guztietan murriztapena, hezkuntza sailan ere, nahiz arlo honetan Europa mailan azkenengotarikoak egon. In my name, politikari batzuk hango eta hemengo pobreekin konpromiso handiagoa har dezaten itxaropenean gaude.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>