Boli Kosta Afrika mendebaldean kokatutako herrialdea da. Liberia, Ginea, Mali, Faso, Ghana eta Gineako Golkoarekin dauzka mugak.
Frantziako kolonia ohia, 1960an lortu zuen independentzia. Hiriburu ofiziala Yamoussoukro da, nahiz eta Abidjan hiriburu ekonomikoa den eta diplomazia-ordezkaritza guztiak bertan dauden.
Azken urteotan (2002-2007) guda zibila pairatu du.
18.000.000 biztanle ditu. Bizi-itxaropena 49 urtekoa da. Emakume bakoitzeko seme-alaben kopurua 4,43koa da. Populazioaren %50,9 alfabetatua dago Populazioaren >%9 VIH (HIES) birusarekin kutsatuta dagoela kalkulatzen da.
Herrialdean 65 bat hizkuntza mintzatzen dira. Entzunenetako bat dioula da.
Euren laborantzarik garrantzitsuenak kafea eta kakaoa dira.
Independentzia garaitik Frantziarekin lotura hurbilak mantenduz, esportaziorako nekazaritzaren dibertsifikazioarekin eta atzerriko inbertsioaren pizgarriarekin, Afrikako herrialde tropikaletako aberatsenetakoa bilakatu da. Hala ere, azken urteotan lehia handiago batek eta merkatu globalean euren laborantzen prezioek jasan duten jaitsierak eragin handia izan dute herrialdean.
Populazio gehiena kristaua eta animista da.

Meneame
del.icio.us

Dejar un Comentario