Zanzan eskualdean (herrialdearen ipar-ekialdean, Sahel inguruan), beti izan da zonalde pobrea nekazaritzari dagokionez. Azken urteotan ikusi da bere baldintza klimatikoak onak direla anakardoa landatzeko. Produktu honek elikadura-balio handia dauka eta gero eta eskatuagoa da tokian eta esportatzeko.
Egitasmo honen asmoak hurrengoak dira:
1. COPABO (Bonduku Nekazaritza Produktoreak) kooperatibako emakumeak teknikoki formatzea, anakardoa zuritu eta egokitzeko teknika zailetan.
2. Bizitza asoziatibo eta kooperatiboari buruzko formazioa ematea herri hauetako emakumeen elkarteen funtzionamendu ona bermatzeko.
3. Hiru autoklabe (anakardoak egosteko), eskuz zuritzeko makinak eta lehortzeko labeak erostea.
Egitasmo honen bidez kalitatezko produktu finala lortu nahi da, Europako Bidezko Merkataritzako kanalen bidez komertzializatu ahal izateko.

Meneame
del.icio.us

Dejar un Comentario