GOSEARI AURRE EGIN POBREZIA GUTXITZEKO
Hau da PROCLADE YANAPAYek aurten martxan jarri duen Kanpaina.
Duela zenbait urte, Milurtearen Garapen Helburuak (ODM), sentsibilizazio, hausnarketa eta konpromisorako ardatz bilakatu zaizkigu. Urte honetan lehenengo helburuari begiratu nahi diogu: Muturreko pobretasuna eta gosea desagerraraztea. Kanpaina honen bidez, gogorarazi nahi dugu goseak, isilean, milioika pertsona hiltzen dituen errealitatea dela. Arazo honen benetako erroak, ondorio larriak eta pertsona, talde eta gizarte mailako konpromiso aukerak ezagutu nahi ditugu, gizabanako gisa gutxiesten gaituen errealitate hau aldatzeko.
Hemen aurkezten dugu Kanpaina lantzeko prestatutako materiala.

Meneame
del.icio.us
Atzo Askartza-Claret ikastetxean (Leioa), GOSEARI AURRE EGIN POBREZIA GUTXITZEKO Kanpaina martxan jarri genuen. José Antonio Osabak eta Iker Urangak, Munduko Landagunea elkarteko kideak, ikastetxeko irakasleriari Afrikari buruzko hitzaldia eskaini zioten.
Desde PROCLADE YANAPAY, Promoción Claretiana de Desarrollo, ponemos en marcha la Campaña “Combatir el HAMBRE para reducir la POBREZA”.
